Angel Erro.
JIRA

Hautagaia

2020ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Suposatzen dut ez naizela bakarra notizia irakurri (edo, notizia baino gehiago, hari buruzko iruzkin eta txistetxoak irakurri; gaur egun, kausa-ondorio segida logikoaren kontra hautematen baitugu mundua) eta txantxa bat zela pentsatu duena. Hau ez da serioa. Carlos Iturgaitz? Akordeoia, hanka sartzeak, oharkabeko botoa ukondoarekin... Horrelakoz osatuta dago Iturgaitzen curriculuma. Hortik lehen irriak. Baina hori baino askoz gehiago da Iturgaitz. Horregatik aukeratu dute EAEko PP eta Ciudadanosen koalizioaren hautagai. Alfonso Alonsok PP foralagoa, EAJtik gertuagoko bat, bide propioaren aldekoa ordezkatzen zuen. Iturgaitzek Aznarren garaia, ETAren kontrako borrokarena, ultraeskuinarekin moldatzearena. Ez dirudi EAEn bozetan aurrera egiteko hautagaia.

Helburuak beste batzuk dira, eta bietarako hautagai ona da Iturgaitz. Pedro Sanchezen gobernua babestu dutenen kontrako purrustadak bota hemen (ahobero dabil Iturgaitz, atzo bertan gobernu fasziokomunista deitu dio Espainiakoari) eta kanpoan etekinak lortu. Espainiako hiru eskuinen batasuna bultzatu (EAEko itunak erraztuko ditu Ciudadanosekin hurrengoak Espainian, eta Voxekin indarrak batzeko hautagai egokiena ere bada Iturgaitz, toki eta garai beretik datoz-eta).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.