Angel Erro.
JIRA

Futbolaren eguna

2020ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Gaur Liburuaren Eguna da, baina futbolaz idatziko dut. Irakurri dut Alemaniak futbol ligaren itzulia azkartuko duela: baliteke maiatzaren 9an futbol partidak jokatzea, ateak itxita. Espainiako ligan ere antzeko neurriak hartuko dituzte lehenago edo beranduago.

Zer ikusteko dute LiburuarenEgunak eta futbolak? Ni liburu bat hartzera bulkatzen nauela futbola telebistan edo solasean egoteak. Halere, ez nago ados egunotan lagun batzuei entzun edo irakurri diedanarekin: «Futbolik gabe bizi ginatekeelako froga begien aurrean dugu; ez dago partidarik eta ez da ezer gertatu, ez da mundua amildu». Berez, bertan behera gelditutako edozein jarduni aplikatu ahal zaion gogoeta da. Kiroletik aterata, kulturari, esaterako.

Ni pozik nago futbola eta, beharbada, bestelako kirolak ere, itzuliko direlako, momentuz, pantailetara, horrek nire inguruko jendearen zati bati pozbidea ekarriko badio. Niregatik ere bai, neurri txiki batean (futbolaz interesatuko zitzaidana telebistan ematen ez badute ere), lehen esan bezala, irakurtzeko gogoa handituko didalako eta nolabaiteko normaltasun zaharraren oroimena ekarriko digulako denoi, ez bakarrik zaletuei. Bizilagunen txalo eta garrasiak ez daitezela bakarrik zortzietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.