Angel Erro.
JIRA

Azpi indar bat

2020ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Norbaitek Santanderreko edo Castroko festak edo aste nagusiak noiz diren egiaztatu arte, Euskal Herriko lehen aste nagusi potentea Iruñekoak izaten jarraitzen du. Garai batean Iruñeko karriketan modan jarritako girgileria kaletarra (zirela betaurreko erraldoi argidunak, zirela musikatxoa egiten zuten haizegailu koloretsuak) beste euskal hirietan ikusiko zenaren aurrekaria izaten zen. Aurten aurrekaritza misio berbera dauka Iruñeak, hiri konfinatu buruzagiak, festarik egon ez dadin hartutako neurrietan. Urduritasuna nabaritzen dut nik iruindar erakunde eta kudeatzaileen artean. Jende xehea ere zer gertatuko den ez dakiela dago. Seinale baten aiduru bezala daude hainbat eta hainbat (nire harridurarako, neure aita bera ere), sanferminekin zer eginen. Tabernari bati entzun dizkiot dabiltzan zurrumurruak, alde zaharra poliziak hesituko ote duen. Mundua so izanen dugulakoa ez da hantukeria, egurtzeko bada ere. Udala bera noragabe dabil, nahasita. Inork ez daki deus. Auzoei ekitaldiak prestatzeko eskatu diete. Baina ez genuen adostua aurten ez zela festarik? Susmoa dut azken unera arte ez dela jakinen zer gertatuko den. Berez, zirraragarria da inork kontrolatu ezin duen azpi indar bat dagoela sentitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.