Angel Erro.
JIRA

Behin-behinekotasuna

2020ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Azkenaldikoa hitz bakar batez (edo euskaraz biz) definitzeko eskatuko balidate, goiburukoa erabiliko nuke: behin-behinekotasuna. Horixe da, maila askotan, nire inguruan hautematen dudan sentipen nagusia. Ez naiz berez bizitza igarokorraren zentzu filosofikoaz ari, hori behin-behinekotasun behin betikoa bada ere. Maila guztietan hedatzen den sentsazio orokortua delakoan nago. Lanak halakoak dira gaur egun, gero eta nabarmenago. Giza harremanetan ere karioago saltzen dugu betikotasuna, merkantzia akastuna berez. Pandemiaren erdian ere xalotasuna galdu dugu, eta gaizkiago pasatzen ari gara bigarren uhinaldiaren zain gaudela, denok egun batetik bestera itxi gintuztenean baino; halako gezur konpartitu eta beldurrez betean gaudela ematen du, egoera atzeraezina luzatzen ariko bagina bezala. Zer pentsa dezakegu, behin-behineko orekan gaudela ez bada, polo artikoak berrogei urtean izotzaren erdia galdu duela irakurtzean? Nor bere utopiekin negoziatzen ari dela begien bistakoa iruditzen zait, hala nabil ni behintzat (eta hala dabil Angela Davis bera ere, azaroan botoa Bideni zergatik emanen dion azaldu baitu zehazki elkarrizketa batean), zenbat luzatuko den ez dakigun bitarte honek iraun bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.