Angel Erro.
JIRA

Negu hurbila

2020ko irailaren 23a
00:00
Entzun
BolaƱo poetaren burutazioa parafraseatuz, lau urtaroak berez hiru baino ez dira: uda eta negua. Eta dagoeneko joan da uda. Koronabirusaren bigarren uhinaldiaren gertutasunak negu sentipena ere hurbildu digu, aurten hainbeste erromantizismoz edertuko ez duguna. Hotzak etxe barnera bulkatuko gaitu eta hastio izanen diegu tapakiei eta txokolate beroari. Beldur, eztul txikienari. Kaleak argiztatzen hasi badira ere, ohi baino gogo gutxiagoz eta antsietate handiagoz ekinen diogu Eguberriak prestatzeari. Ni etorriko zaizkigun iragarki hunkiberek dagoeneko dardararazten naute.

Txarrena da gutaz deskubritzen ari garena, gure hitzen kontra eta are gure uste sendoenen kontra doazen tik ezkutu horiek barne. Arrazismoaren kontra hainbatetan jardunda ere (hementxe bertan maiz predikua ematen),ondokoak eztul lehorra egin eta etorkina dela ikustean neure burua aurkitu dut hemengoa balitz bururatuko zitzaizkidan zuribideak aplikatu gabe (erretzailea izanen da, adinekoa da, zerbait joanen zitzaion kontrako eztarritik, hara ze trantze gaiztoa, mundu guztiak okerrena pentsatuko du...).

Ni bai beldurtzen nau negu hurbilak, jarrera bidegabeok zabaldu beharrak, dakidalako iraunen duela ankerrenak luzaroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.