Angel Erro.
JIRA

Maskalduna

2020ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Notiziako bideoa ikusi dut eta sinetsi behar izan dut esatariak esandakoa: Valentziako zinegotzi batek, maskarak ahoa tapatzen diola aprobetxatuta, playback-ean eman du ingelesez aritu beharreko bideokonferentzia, berak hitz egiteko itxura baina mintzoa (eta eleaniztasuna) beste norbaitek jarrita, alegia. Sinetsi behar izan dutez dela berea, gizonaren ahotsa ezagutu gabe ez dagoelako iruzurraz jabetzerik.

Valentzia Berrikuntzaren aurtengo Hiriburu Europarra izendatzeko hautagaitza defendatzeko hitzaldia zen zinegotziarena. AzkeneanLovainak irabazi du titulua. Pena da epaimahaikoek ezertan ez edukitzea Carlos Galiana valentziarrak hizkuntzen jabekuntza berehalakoari egin dion ekarpena, inondik ere berrikuntza itzelezkoa.

Edozein testu itzultzen diguten aplikazioen kalitatea erruz hobetu da. Beste hizkuntzak ulertzetik hitz eginarazterako urratsa iristear dago. Maskarek horretan lagundu dezakete,lehen momentu batean behintzat. Eusko Jaurlaritzako sailburu guztiek euskaraz (ere) komunikatu ahalko lukete, pentsa. Maria Txibitek berak ere, Nafarroaren aniztasuna aldiro aldarrikatzen baina praktikatzerik ez duenak, hitz egin ahalko lioke bere agindupeko herritarren zati ez txiki bati, maskaldunduz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.