Angel Erro.
JIRA

Txapeldunak

2021eko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Hau idaztera jarri naizenean BERRIAko Gehien irakurriak zerrendako bost notizietatik hiruk zerikusia dute Athleticek zerbait irabazi izanarekin.

(Lehen oin-oharra: «Athleticek» esan dut, baina, zehazki, Athletic Bilboko futbol taldeaz ari naiz; zehazkiago, lehen kategoriako gizonezkoen taldeaz. Askotan ez da argibide hau egiten).

(Bigarren oin-oharra: «zerbait» esan dut, goiko esaldia idazten hastean ez dakidalako zer irabazi duten zehazki, zerbait oso garrantzitsua, futbol kontuetan irabaz daitekeen garrantzitsuena apika, behar du azalpen handiagorik behar ez izateko; lehen berrian arakatuta ikasi dut Espainiako Superkopa delako gauza bat badagoela eta horixe dela Athleticek—ik. lehen oin-oharra— irabazi duen txapelketa).

Oin-oharren kontuak pentsaraz dezake tonu ironikoa hartzen ari naizela eta nolabaiteko kritika egiten ere bai, futbola edo kirolak oro har gutxiesten, garai bateko intelektuala banintz bezala. Ez nuke guztiz baztertuko, baina hori baino gehiago pentsarazi dit zenbateraino izan naitekeen interesatzen ez zaizkidan gauzetan ezjakitun, ondoko gehienentzako agerikoak eta lehentasunezkoak badira ere. Arretaz joan behar da minoria horretaz gehiegi harrotzeko: ezjakintasuna inoiz ez da parte onekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.