Angel Erro.
JIRA

Futbola euskaraz

2021eko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Telebistako kirol saio batek (kirol saioa, baina, berez, bakarrik futbolaz aritzen dira bertan; futbolaz, baina, berez, bakarrik gizonezko futbolaz, eta bereziki bizpahiru taldez) txio bat paratu du, espantu airearekin: «KASU honi. Athleticeko jokalariak EUSKARAZ mintzo, AURKARIEK ULER ez ditzaten». Gaztelaniaz, noski. Letra larriak eta guzti. Argazkian Iñaki Williams jokalaria zerbait oihukatzen egoteko jarreran eta azpian honako hitz hauek idatzita: «Luze (largo en euskera)». Jende askok irri egin dio txioari, edo sumindu da, euskaldunek euskaraz hitz egitea normala dela argudiatuta. Oxala egia balitz! Luze jo du (largo en euskera) piztu duen polemikak.

Igandean Iñaki Williams agertu da La Sextako Salvados telesaioan ere, futbolean eta baita hortik kanpo ere bizi izan duen arrazismoaz hitz egiteko. Nik bi gauzak lotu ditut, inor gutxik aipatu duelako, nik ikusi dudala behintzat, Chiringuito-ko txio horretako argazkian bera agertzea eta ez beste nonbait, mikro-arrazismoa izan litekeela, doblea gainera, jokalariaren azalaren kolorea eta Espainiako iruditerian euskarak (nazionalista itxien hizkuntza horrek) sinbolizatzen duen arraza-purutasunari lotzean. «Beltz bat euskaraz. Jiji. Sekula horrelakorik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.