Angel Erro.
JIRA

Elkarretaratzeak

2021eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Hizkuntz Eskolaren aurrean geldituta nago, Udal plazara hurbiltzean duda egin dut atzera egin eta beste bide batetik jo ala ez, poliziaren furgoi bat ikusi eta elkarretaratze baten ahotsak entzun ditudalako. Presatuta nabil, etxetik berandu atera eta pankartaren atzean ezagun batek edo bestek ikusiko nauen beldur naiz, dena delako konpromisoari itzuri eginez. Presak berak zuzen jarraitzera bulkatu nau. Hurbildu ahala, ohartu naiz Kolonbian gertatzen ari den sarraski poliziala salatzeko dela deialdia. Logikoa.

Ezuste handiagoa hartu dut plazan sartueta leporaino aurkitu dudanean, Kolonbiako banderak eta pontxoak daramatzaten adin eta sexu guztietako etorkinez beteta hain zuzen. Nekez gurutzatu ahal izan dut. Ez nau inork ezagutu. Hemengotarrik egonen zen, baina masan urtuta, ohi bezala giderrak eramangabe. Bertan gelditzeko gogoa sartu zait. Hunkigarria da gutxiengo bat, ikusezina edo ez ikusia egiten dioguna, bilduta ikustea, zarata atereaz, ahotsa dutela gogorarazita. Asesinos egin dute oihu eta guk beren izenean eginen bagenu (edo egin izan dugunean) baino zirraragarriagoa da.

Hortik hurbil beste elkarretaratze baten aurretik pasatu naiz. Ez dut esanen zerena, konparaziotan ari naizela irudi ez dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.