Angel Erro.
JIRA

Zertaz hitz egin

2021eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Zertaz hitz egin euskaltzaletasuna ez beste loturarik konpartitzen ez duzunarekin? Galdera erretorikoa da. Horrelako lagun asko izaten ditugu hizkuntza gutxituen hiztunek. Haietako batekin topatu eta Iruñeko euskalgintza inarrosi duen Laba proiektu berria atera diot hizpide. Nire harridurarako, besteak ez zuen horren aditzerik. Edo, gero susmatu dudanez, ez jakitearena egin du. Azaldu behar izan diot, Iruñean gauza berriak, freskoak, berritzaileak egitearen aldeko nire entusiasmoa kutsatu nahian. Ezin izan diot zehazki erantzun, atzean nor dagoen galdetu didanean. Hor izan dut irudipena tartean ez egoteko erredurak hartuta dagoela, ezin onartuta Iruñean egosten denaren parte ez izaterik eta gu sortu ginen enbor beretik sortuko direla besteak, borrokan iraunen duten zuhaitz aldaxka gazteak. Eta ez horren gazteak. Jarraian, Katakrak aipatu du, penatuta. Ez ulertuarena egin dut, baina ulertu dut gurean kulturgune bat baino gehiagorako tokia ez dagoelako iritzi zaharretakoa dela.

Azkenean zerbaitean etorri gara bat. Metafora aldaketa ekarriko diola euskalgintzari. Itsaso/uhin eta euri/tanta alor semantikoak alde batera utzi eta hasiko gara magma, lurrikara, borbor, erupzio eta plaka tektonikoen irudiak erabiltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.