Angel Erro.
JIRA

Neurriak

2021eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Neurri berriak etor daitezke pandemiari eusteko, pandemiaren omikron aldaera hedakorrari eusteko. Asteak daramatzate agintariek neurri berriak (berez aski neurri zaharrak) etor daitezkeela iradokitzen, baina inork ez dio katuari kaskabiloa jarri nahi izan, inork ez dizkigu Eguberriak zapuztu nahi izan, erraza da zergatik asmatzen, agintean daudenek ez dutelako notizia (edo neurri) txarren eramaile izan nahi, gauza onetarako baino ez daude haiek, xingolak mozteko eta abar. Baina ematen du, halere, neurri berriak datozkigula. Gaur ezagut ditzakegu batzuk.

Ikusiko dugunez, neurri horiek —neurri horien karga nagusia— herritarren bizkarren gainean eroriko dira. Eszeptiko eta ukatzaileen kopurua handitzea baino ez dute, horrela jokatuta, lortuko, batez ere maskarak kanpoaldean ere derrigorrezko bilakatzea bezalako neurriak eskatzen ari direnean. Horrelakoak entzunda, nork ez du pentsatuko (berez ezer egiten ari ez direla mozorrotuta) gezurra sakatu nahi digutela? Eta, egiazki, zerbait ezkutatzera datoz neurriok. Zer eta beste neurri batzuk, administrazioek aurretiaz hartu beharreko neurriak, lehen mailako osasuna sendotu edo arakatzaile taldeak mantentzea bezalakoak, hartu ez dituztela ezkutatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.