Angel Erro.
JIRA

Etxabeak

2022ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Bitxikeria iruditzetik edo jakin mina eragitetik halako ezinegon eta larritasuna sentiaraztera pasatu zaizkit. Gero eta hiri eta herri gehiagotan etxebizitzan eraldatutako etxabeak ikusten ditut, batzuetan merkataritza lokalak aspaldian utzi zituztenak, beste batzuetan negozioa itxi berri. Oraingoz agian joera baino ez da, baina goraka doa dudarik gabe. Haietako ez gutxi ustiapen turistikora zuzenduko dira inbertsoreen eskutik. Bizitoki merke moduan ere funtzionatuko dute beste batzuek, higiezinen merkatuaren prezio altuei aurre egin nahian. Edozein kasutan, tristea da emaitza.

Herri eta auzoak basamortutzen ditu. Lehenago bizitasuna eta nerbio soziala izandakobiziguneak lo hiri bihurtzen ditu. Saltokiakaldirietara atera izanaren albo-kalte bat, baita kontsumitzaileen erosteko ohituren aldaketarena ere. Mertzeria, burdindegi edo paper dendarik gabeko kale edo auzotegiak ez dira hain imajinaezinak; ez gaude hain urruti ere hortik. Ematen du apartamentu (txiki eta gaizki argiztatu) bihurtzeko patutik libratzeko ahalmena izan dezaketen etxabe bakarrak ostalaritzari eskainitakoak direla. Eta eskerrak.

Damutuko zaigu erabilera aldaketa, beranduegi, pentsatzen dut haietako baten aurretik pasatzean. Aski atzeraezina baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.