Angel Erro.
JIRA

Itzulpenean galdua

2022ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Euskarak euskaldun egiten gaituelako adierazpena aski agerikoa eta tautologikoa iruditu ahal zaigu, euskaraz esanez gero. Hizkuntza aldatu eta, Joseba Egibarri gertatu zaion bezala, gaizki ulertuak eragin ditzake gazteleraz, itzulpen posibleen artean tautologikoa aukeratu beharrean («el euskera nos hace vascoparlantes» edo gisako zerbait), multzo teoriaren logika matematikora bultzatzen gaituen aldaera ematen badugu batez ere. Euskaldun eta vasco hitzen definizioa ez da bat, biek konpartitzen duten eremu bat eduki arreneremu batzuetan argia, bestetzuetan lanbrotsua. Eta bata bestearen azpimultzotzat ere ezin da hartu, askok horretarako tentazio translinguistikoa eduki arren.

Hitzen tranpa horrekin maiz jokatu behar dugu hizkuntza batetik bestera itzultzen dugunok, eta horrexek giza faktorea oraindik funtsezko egiten du. Baina hizpide darabilgun kasuak, hain zuzen, esan berri dudanaren kontrabidea ematen du. Giza faktoreak ez baitu polemika piztea eragotzi, hura ahalbidetu edo zuzenean eragin baizik. Seguruenik horretan parte hartu dutenen aurreiritziek hartaratuta. Euskara baztertzailea dela guztiz sinetsita daudenek modu bakarra aurkituko dute esaldia itzuli eta interpretatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.