Angel Erro.
JIRA

Jubileua

2022ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Ohi baino ingeles gehiago topatu ditut asteburu honetan Iruñean, eta suposatzen dut Euskal Herriko beste txoko batzuetan ere berdin ibiliko zirela. Berehala jakin dut zergatik. Telebistan entzuna nuen Elizabeth II.a Erresuma Batukoaren 75 urteko erreinaldiaren jubileu ospakizunagatik lau jaiegun izan behar zituztela britaniar manupekoek.

Aitortu behar dut miraz jarraitu ditudala ospakizunok: karroza urreztatuan paseatzera atera duten erreginaren holograma, su festak, kontzertu jendetsua, erreginak berak Paddington peluxezko hartz-kumearekin filmatu duen umore oneko bideoa... Ziur naiz, ingelesa izatera, monarkiaren aurka agertzeko aprobetxatuko nukeela. Zorionez arrotza naiz (izan ere, gehienetan ohartzen ez bagara ere,estatistikoki arrotzago gara, bertako baino).Monarkia (umeak edo koherentzia bezalaxe) besteengan baino ez zait jasangarria izaten.Gertu, baina ez zure, ikusten ditudanean.

Espainiako errege kontuak ez ditut nireegi ikusten, baina ezin ditut —ez naute uzten— arrotz bizi. Orain badut argudio berri bat Abu Dhabin erbesteratu den borboitarraren defentsan oraindik ateratzen direnei aurka emateko. Ez badute zertaz lotsa, antola diezaiotela halako jubileu bat errege ohi lapurrari. Ikusiko dute aldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.