Angel Erro.
JIRA

Suteen errua

2022ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Joan den astetik hitz egiten gabiltza ezohiko beroaz. Beroa eta sua lotuta ikustea ez da gauza ezohikoa. Azken egunotan Nafarroa goitik behera erretzen ari diren suteak eta egunotako bero sapa lotzeko eta bata bestearengandik eratortzeko tentazioa izan dezake batek, eta ez zen guztiz erratuko. Jende askok inkontzienteki lotura bera eginen du, suteen errua eguraldiari egotzita.

Lasaigarria izaten da errua nori bota edukitzea. Piromanoek, esaterako (eta oraingoan inork ez ditu oraindik aipatu), guztia pertsona jakin baten arazo mental ulertezinetara (gutaz ezin bestelako norbaitengana, beraz; logikatik kanpo dagoen norbaitengana) bideratzen dute. Eguraldia ere ez dago gure esku. Zer eginen diogu, bada? (Bueno, bai, ez diogu eguraldi aldaketari behar bezain serio egiten aurka, baina goi politikariek konpondu beharreko kontua da, eta, gainera, ez da beranduegi dagoeneko?).

Errua nork/zerk duen topatzea baino, konponbidea begiztatzea hobe da. Fernando Goñi pilotari ohiak adierazi duenez, herri inguruneari ezin zaio bakarrik ezbeharrean begiratu. Begirada globalagoa behar da lurralde osoaren gainean. Baliabideak non jarri ere bai. Nafarroan hamar polizia dago suhiltzaileko. Ez litzateke erokeria oreka bilakatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.