Angel Erro.
JIRA

Desikasi duguna

2023ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Aste honetan Joe Biden ikusi dugu Washingtongo senatuaren pulpitutik serio esaten ezin dugula onartu milioi asko dituen aberats batek zergatan irakasle edo suhiltzaile batek baino gutxiago ordaintzerik. Jende askok zabaldu ditu adierazpenak. Baina nik pentsatu dut hori Pernandoren egia bat dela eta halakorik zabaltzen neure buruaren kontra ariko nintzatekeela; inoiz egin badut ere Pernandoren egia oraindik nabarmenagoak zabaltzearena, esaterako, pay them more ospetsua esan izan duenean.

Betidanik esan zaigunez AEBetako alderdi demokrata Europa batean alderdi popularra-edo litzatekeela, hots, demokristautasunaren eta zentro-eskuinaren mugen barruan mugituko zela. Zergen beharra eta haien progresibotasunaren aldeko aldarria ez digu inork irakatsi behar. Edo bai? Hori da adierazpenak entzun eta burura etorri zaidana, ez ote dugun, ez ote duen gure arteko jende askok, desikasi non bizi garen, zer eskubide ditugun eta zenbat borrokatu den haien alde.

Utziko diegu inperio handien jeneralei gure borroken buruzagitza, haien hauteskundeei begirako leloez apaindua? Gudua galdua dugulako aitortza baino ez da, uzten badiegu, nahiko luketen bezala, orain ditugun eskubideak haien kontzesio graziosotzat pasarazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.