Angel Erro.
JIRA

Angela Merkel

2021eko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Asteburu honetan erabakiko da Angela Merkel nork ordezkatuko duen CSU/CDU koalizioaren buruzagitzan. Hautagaien zerrenda leitu dut baina ez dut inor ezagutzen. Aurpegiek ere ez didate deus esan. Hiru gizonezko dira ordezkari posibleak. Zaila izanen dute oraingo kantzilerraren hutsunea betetzea. Hamasei urte egon da agintaritzan. Gehiago ematen dute. Mereziko luke aztertzeak urte horietan zehar nola aldatu den, eta zertan, Angela Merkelen irudia.

PIGS deitzen duten herrialdeetako batetik begira, ongi dut gogoan (horretarako adina dut-eta) hasierako urte horietan nola bilakatu zen Europaren murrizketen eta neurri gogorren errudun nagusi ia bakar. Luze iraun duen irudia. Hori baino askoz harrigarriagoa (azken finean eskuindar politikak bultzatzeko dago hor) edo interesgarriagoa zait azken urteotan hartu duen prestigioa, baita ezkerreko zenbait jenderen artean, politikari serio eta arduratsuaren adibide. Susmoa dut haren meritua baino, ingurua okerrera zenbat joan den froga dela. Historiarako geldituko da Trumpi nola begiratu dion beti, zeinen gaizki moldatu diren. Orain, Trumpi Twitterreko kontua itxi diotelako poz-pozik geundenoi kargu hartu digu bide horrek zer ekar dezakeen. Bai, besteok egin dugu on Merkel.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.