Angel Erro.
JIRA

Herritarrei gorputza

2021eko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Niri azaltzen saiatu arren ulertzen ez ditudan gauzen artean bat aukeratu eta hartaz idaztera jartzeko kinkan Gamestop kasuan Wall Streeteko oinarriak eta, ondorioz, munduko kapitalismoarenak dardaran jarri dituenekoa alde batera utzi eta beste misterio bati heldu diot: zergatik erakundeek ez duten hezur-haragizko itzultzaile bat kontratatzen agiri instituzional bat euskaratik erdarara bihurtzeko beharra dutenean, horretarako aurrekontuan sartzeko moduko dirutxoa izan dezaketela aintzat hartuta batez ere, baina, bestela, itzultzaile automatiko aurreratuenek ere egin dezaketen akats nabarmenengatik irrigarri gelditzearen beldur edo beste hizkuntzetako hiztunekiko begirunez.

Zernahi adibide har genezake baina plazara atera den azkena ekarriko dut hona. Espainiako Poliziaren webgunean euskaraz saiatu eta honako testua agertu dute: «Adierazi du polizia nazionalaren grande-marlaskak aldaketa-prozesu berri herritarrei gorputza». Justiziarik balego hau publikatu izanaren zigorra gaztelaniazko ordaina euskaratik beste itzultzaile automatiko batetik pasatu ondorengo emaitza litzateke: «Señaló que el grand-marlaska de la policía nacional es un nuevo proceso de cambio en el cuerpo de ciudadanos».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.