Angel Erro.
JIRA

Tiro pare bat

2021eko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Ez dakit nola amaituko den hau guztia. Pablo Iglesias tiro bat buruan ikusiko dugun. Horrelakoak irudikatzea dagoeneko ez da, dagoeneko ez du ematen, gehiegikeriatan aritzea. Ez du edonor kontra, estolderiak ere aspaldian ditu aurka. Bizpahiru bala jaso ditu gutun anonimo batean, espainiar indar armatuek erabili ohi duten muniziokoak. Vox alderdiak ez du mehatxua gaitzesten. Urte batzuk atzera eraman naute. Jende asko, sare sozialetan leitzen ari naizenez, konparazioak egiten ari dira orain gutxira arte Euskal Herrian politikariek jasaten zituzten mehatxuekin. Ni ez nintzen horretara ausartuko. Baina bizi izaten ari naizen giroaren lekukotza utzi nahi nuke.

Orain aste pare bat-edo, Madrilen gelditzen naizenetan egoten naizen auzo ez bereziki aberatsean, loteria saltokira sartu eta jubilatu itxurako gizon bati entzun diot, adineko emakume bati eta saltzaileari esanez: Ā«El Coletas [Pablo Iglesias] hona etorriko balitz, bi tiro buruan emanen nizkiokeĀ». Besteek barre egin diote, ez dakit nerbioso edo ados. Beldurtuta atera naiz, Euskal Herrian ere inoiz ez zaidalako tokatu horrelakoak entzun beharra. Lagun batek baieztatu dit esan esaten zirela horrelako tiro espantu eta ahoberokeriak. Non bizi izan naiz ni?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.