Angel Erro.
JIRA

Halloween

2022ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Halloweenek dagoeneko ez du eztabaidarik ere sortzen. Onartu dugu nolabait. Bi belaunaldi atzera, hemen ere umeak ateratzen omen ziren etxez etxeko bilketan, eta kuia hustuen barruetan kandelak pizten ziren. Basque Halloween Party izena bainoez litzaioke falta bene-benetan gure senti dezagun. Halere, eragozpen moduko bat bihurtu da Eguberrietarako bidean. Gabonetako argiak jartzen hasiekin zer egin? Supermerkatuetako turroi eta polboroiak erretiratu gabe, lekua egin behar diete beldurrezko gozoki beltz eta laranja kolorekoei.

San Nikolas kaleko taberna batera sartu eta aitortu behar dut ezustean harrapatu nautela hormei eta barrari itsatsitako amaraun faltsuek. Zer nezesidade, pentsatu dut. Armiarma sareen eta hondamen abisuen falta balego bezala Iruñeko alde zaharra. Gaurtik aurrera horrelako apaingarriak ugarituko dira taberna eta negozioetan erremediorik gabe. Berandu nabil, beraz, demagogian pixka bat gehiago sakontzeko, proposatuz, esaterako, aurten, izua eragiteko panpinarik gabe, albistegiak proiektatzeko hormetan, bereziki, salbuespenez emanen balute bizkarra ematen diegun munduko bazterretako gatazka izugarrien berri. Agian ez dago beste modurik festa hau ospatzeari utz diezaioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.