Angel Erro.
JIRA

Bidegurutzean

2019ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Puntu interesgarri eta dentsitate handiko batean dago nafar politika. Esanahitsuak dira egunotan argitu beharko diren dilemak, nolabait hemendik aurrerako bidearen nolakoa adieraziko dutenak. Bi dira burura datozkidanak: PSNren koherentziaren kudeaketa eta senatari autonomikoaren aukeraketaren ingurukoak.

PSNk eutsiko dio Navarra Sumatik egiten ari zaizkion akusazioen presioari? Eskuineko oposizioak arma eraginkorra du eskuetan: lau urteetan sozialistek eta erregionalistek elkarrekin eraiki duten diskurtso-markoa. Espartzak Txibiteri aurpegiratzen dizkionen eragina zaila da neurtzen, baina neurri batean hor dago kinka, hautesleek erosiko dieten alderdi sozialistaren proiektua abertzaleenenean urtu dela, konstituzionalismoaren aukera bakarra haiek direla. Oraingoz, PSNri falta zaio horri erantzuteko tresnarik, gobernukideengandiko aldean sakonduz ez bada.

Bigarren kontua Aldaketa ohiari dagokio. Ezker Batuaren eta Geroa Bairen arteko interpretazio desadostasunak orain gauden fase politiko honen eta aurrekoaren arteko egokitzapen eta jarraipenaren norainokoa ere adieraziko luke. Sozio ohiek ez lukete balizko hauteskunde berri batzuen gertutasuna bistatik galdu behar. Formula berriak asmatu beharko dira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.