Angel Erro.
JIRA

Errege fosila

2020ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Ez ezazue pentsa Juan Carlos erregea justifikatu nahi dudanik, baina nago espainiarrak pixka bat bidegabeak izaten ari direla beren monarkarekin. Esanen dizuet zergatik. Espainiako errege ohia, azken finean, azken berrogei urteko historia espainiarraren sedimentazioa baino ez da. Fosil biziduna da. Politikariek orrialdea(k) pasatzearen irudipena eman ahal duten neurrian, esaterako, 90etako pelotazo delakoaren gehiegikeriak atzera utzi izanaren ilusioa zabalduta, Juan Carlos Borboikoak geruzari geruza gehitu dio, erreinatu duen gizartearen isla errukigabea den aldetik. Espainiako erakunde frankisten jarraikortasunaren adibide nagusiena eta argiena da, eztabaidaezinena. Demokraziarako pasatze uzkurrarena. 80ko hamarraldi hasierako sable zarataren testigantza ere leitu dezakegu haren DNAn, estatu kolpean izan zuen rol opakuarekin. Ezkerrera egin omen zuen, Felipe Gonzalezekin ongi moldatu eta sozialistek orduan zabaldutako usteldura giroan murgildu, gogotik. Horixe da orain azaleratzen ari dena. Espainiaren historiaren fosil biziduna ezin ulerturik egonen da. Nekez konbentzitu zuten abdikatzeko. Semeak orain ordezkatzen duen eskuindartze autoritario eta austeroaren rola ederki joka zezakeen berak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.