Angel Erro.
JIRA

Lau film (I)

2020ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Ez dut izena gogoan, trama ere ez. Bakarrik dut gogoan eszena bat, eta Frantziako Iraultzaren aurretik girotuta zegoela, jauregi batean. Bertako nobleak bazuen lausengari eta koipe-emaileen gorte txiki bat. Haien artean apaiz bat, ahalmen dialektikoagatik oso preziatua. Oroitu naiz filmaren ardatz nagusia pertsonaien arteko zirtoak zirela. Oker ez banago, aipatu apaiz hura zorrotzenetarikoa zen.

Filma ahaztu arren, gogoan dudan eszena bakarrean apaiz fin horri sermoi bat emateko enkargatzen diote, kanpoko ez dakit zer gonbidaturi ohore egiteko. Jainkoaren existentzia demostratzeari ekiten dio, arrazoibidearen bitartez. Arrakasta handia lortzen du. Mundu guztia miretsita dago. Zeinen ongi aritu den. Ez dago haren asmamenak liluratu ez duenik.

Apaizak, euforiaz hordi eta bere ahalmenaren norainokoaz jendea jabearazi nahian-edo, adierazten die, hala nahi badute, Jainkoa existitzen ez dela ere demostra dezakeela, elokuentzia berdinarekin. Segituan, denek bizkar ematen diote. Urrunegi joan da.

Norbaitek badaki zer film den? Askotan etorri zait burura gaurko intelektual mota bat ikustean, kontzeptu eta ideien malabaristak, azkenean haiek direlako ikuskizunaren gai nagusia, ez kulturari egin ahal dioten ekarpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.