Angel Erro.
JIRA

Ez-sanferminak

2020ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Hala entzun berri dut Africa Baetaren ahotsean. Nik uste dut, horixe aukeratu badute leloa, ez-sanferminak, sanfermin negatiboak, asmatu dutela, izenak erronka usaina duelako eta erronkek harrera ona izaten dute gizonezkoen artean orokorrean eta nafarren artean bereziki. Taberna batzuk txupinazo egunerako eta patroiaren egunerako erreserbak bertan behera uzten hasi dira, irekiko ez dutela iragartzen ere bai. Jaso duten oniritzi orokorrak aditzera ematen du hortik jo dezaketela hiritar gehienek ere, txalo bila. Iruindarrek zerbait maite badute, eredugarri agertzea da, txintxo plantak. Nire ustez, Iruñeko bestetan hain basati, hain neurrigabe jokatzen badugu, izan ere, da Hemingwayk gutaz emandako irudiari men egiteagatik, hain gara esaneko.

Chaotic neutral etiketa etorri zait burura, Iruñeko jendea definitu beharko banu, Dungeons and Dragons rol jokoaren testari jarraiki. Badakizue pertsonaiak (gu guztiok) bi irizpideren arabera sailkatzen dira: A: Lawful (legezko), B: Neutral, C: Chaotic eta 1: Good (on), 2: Neutral, 3: Evil (gaizto). Beharbada «onbera kaotikoa» esan beharko nuke, hots, C1. Zintzoak izan nahi dugu (edo gaizto behintzat ez agertu), baina modu aldrebesenean edo deigarrienean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.