Angel Erro.
JIRA

Deslegitimazioa

2021eko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Politika berriaren ezaugarrietako bat, berez oso sustrai zaharrak badituen arren, kontrakoaren deslegitimazioa izan daiteke, gertutik hasita (Nafarroako eskuinak Uxue Barkosen eta, orain, Maria Txibiteren gobernuen kontrako argudio nagusietako batek hortik jotzen du; Pablo Casadok ere hala jardun du Pedro Sanchezen gobernuaz, Espainiaren aurkako indarrek babesten omen dutelako, paradoxikoki espainoltasuna ukatuz espainolak izatera behartutakoei; ahaztu gabe gurean aurkari politikoak hiltzera ere iritsi dela, jende askok beste alde batera begiratu bitartean) eta Trumpen Ameriketako Estatu Batuetan amaituta, hainbat herrialdetatik ere igarota.

Bada aurkariaren deslegitimazio hori sare sozialen agerpen eta indartzearekin lotzen duenik. Sare sozialek isolatzen gaituzte, berotzen gaituzte, bestea besteago bihurtuta, errealitatea pribatizatuz. Gainera, gehienetan sentimenduei egiten diete deia, eta ez arrazoibide patxadatsuari. Ez dakit azalpen horrek zenbat duen egiatik. Txio batean irakurriz gero, birtxiokatzeko aukera asko du. Iritzi sortzaileak izateko sentsazioak bizi gaitu (ni hemen, baina baita pantailaren beste aldean nagoen gainerakoetan ere), baina beharbada gogo aldarteen errepikagailu besterik ez gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.