Angel Erro.
JIRA

Telefono ofiziala

2021eko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Argazki ofizialetan guztia oso pentsatuta egoten da. Emmanuel Macronenean, esaterako, ez da edozein liburu agertzen mahai gainean pausatuta. Atzeko leihoa irekita dago, haizeberritua sinbolizatuta. Gorputzaren jarrera ere ez da edozein. Eta ez dago kasualitatez sakelako telefono bat mahaiaren gainean. Hemendik urte batzuetara (burua jarriko nuke laster ikusiko dugula) argazki ofizialak selfieak izanen direla iragarriz, beharbada.

Orduz geroztik aski ahantzia izan dugu Macronen sakelakoa, baina berriro hartu du protagonismoa zelatatu diotela jakin denetik. Honetan ere humanizatuta ateratzen da agintaria. Guztioi barrandatzen dizkigute sakelakoak. Zergatik ez berari?

Galdera da nork. Hala konbentzitu gaituzte, eskubidea eskubideen atzetik lagatzen dugunean erabilpeneko termino eta baldintzak onartuta. «Ezkutatzeko zerbait daukanak baino ez dio izurik izan behar kontrola dezaten», esaten digute. «Bizitza errazteko bada edo saltzeko bada, gaitz erdi». Malda arriskutsua da hori. Laster erabiliko dituzte guk geure buruaz ez dakizkigunak ere gure aurka (datu biometrikoak eta abar).

Herritarrak lasaitzeko, Macronek esan du neurriak hartuko dituztela, baina bere buruaz eta bere telefono ofizialez ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.