Angel Erro.
JIRA

Muga horia

2018ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Nabarraldeko esnatu naiz. Goizean Foruzaingoaren txio bat irakurri baitut muga (mezuan Frantziakoarekin) ibilgailu pisuentzat itxi dutela, eta ohetik jauzi batez atera naiz, nagiak. Txioak ez du zergatia argitzen, baten batek zuzenean galdetu badu ere. Berehala gogoa joan zait ondoko estatuan gertatzen ari den grebara, gilets jaunes direlakoen grebara. Gerora egiaztatu dut hala dela. Grebalari taldeek kamioien trafikoa blokeatu dute mugan. Poliziak, halere, arazoa inarrosi nahian, beste erkidegoetatik saiatzeko aholkua eman du. Une batez irudikatu dut, elkartasunaz eta, esan bezala, abertzaliƱe esnatu naizelako, Frantziako Gobernuak egin duen erregaien igoerari (ulergaitza, petrolioaren prezioa behera baitoa) aurka egiteko lana, greba zabaltzeko erantzukizuna, Ebroraino zabaldu beharko genukeela, txaleko horiak jantzita. Euskalduntasuna aldarrikatzeko manera eraginkorrago ez ote den, Frantziako eta Espainiako kontuak nazioartekotzat hartu beharrean, biak etxekotzat hartzea. Iparraldeko epaileek greba egitea Espainiako sistema judizialaren ustela salatzeko (dagokienen partetik) eta Hegoaldeko garraiolariek trafikoa gelditzea. Beste performantze batzuekbaino ondorio sakonagoetara eramanen luke horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.