Angel Erro.
JIRA

Poeta ohiak

2018ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Fatwa bat ematekotan nago poeta ohien kontra. Olerkari aratzen sanedrina (sanedrina bai, eklektikoak gara poetok) edo, nahiago baduzue, konklabea bildu beharko genuke, ea zer egin Booktegi webguneko ElkarrizKatea izeneko elkarrizketa kateatuetako azken bi katebegiek, alegia, BeƱat Sarasolak eta Peru Iparragirrek, egin duten adierazpenen aurrean, ederra bota dutelako. Bigarrenak poema liburua argitaratu ondoren izan duen poesiarekiko desatxikipena aitortu du, poema libururik eskuetan ez hartzerainokoa, zeina berez ulergarria izan daitekeen, poeta aratzok ongi dakigunez, hainbestekoa izaten da poesiaren indar hustutzailea. Beraz, barkakizun dakioke. Larriagoa deritzot Sarasolarenari, miretsi dugunarekin. Katixa Agirrek egin dion elkarrizketan (saileko bosgarrenean) poesiaren irudi utilitarioa erabili du, Olerki Buru Batzarrean gaizki hartu duguna, bertan ulertarazi baitu poesia idaztea helburu handira iristeko, hau da, nobela bat idaztera iristeko trebakuntza fase moduan baliatu zuela, ipuinetatik pasatzeko disimuluzko ardura hartu gabe.

Taxi bat deitu eta abian, inor ez ukateko adian, poeta ohien kontrako epaia (ederbestea, damu-domaia, irain kitatze manifestua...) emanen dugu gogor 'ta estua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.