Angel Erro.
JIRA

Aukeratu beharra

2019ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Honako hitz hauen bidez (Ā«Sanchezek erabaki beharko du nafarren borondatea errespetatu nahi duen ala [Josu] Terneraren lagunen eskuetan egonĀ»), izan dut Josu Urrutikoetxearen atxiloketaren lehen berria, atzo goizean ez goizegi. Javier Esparzarenak ziren hitzak eta ez nuen dikotomiaren zentzua berehala harrapatu. Berez, ez dut uste oraindik zentzua harrapatu diedanik osorik. Bai, ulertu dut, atxiloketa aginduak agindu, hauteskundeetarako etekina zeinen azkar hasi diren ateratzen. Aspaldidanik jakiten da ez dagoela tolesgabetasunik horrelako operazioetan. Eta oraingo testuinguruan alderdien arteko lehia da zeruertz gertuko eta nabarmenena. Esparzaren horrelako esaldi pare bat eraginen du atxiloketak. ETAren bukaera ongi itxi gabearen gaia aterako dute, alderdiren bat deseroso utzita. Beste batzuek, berriz, zalu berreskuratuko dituzte lehengo argudiotegiak, halako nostalgia batez, garai bateko emaitzak berrituko dizkietelako ameskerian.

Esparza eta bere gonbidatu bereziak esplizituki ari dira hauteskunde programa moduan guztia lehengoratuko dutela agintzen, azken urteotan egindakoa bertan behera utziko dutela. Ez dira bakarrak atzera begira eta geroaren beldur bizi direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.