Angel Erro.
JIRA

Zergatik

2019ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Azken hauteskunde kanpainan harritu ninduten zergak jaistearen aldeko lehia eroak eta ezker tradizionalak zergen zergatikoa azaltzeko ezinak. Ezkerrak presio fiskala igoko zuelako akusazioari (akusazio bezala planteatuta zegoen-eta) ez ikusia egiten zioten, erauntsia laster amaituko ahal zen itxaropenaz eta ongizatezko estatuaren pedagogia egiteari muzin eginda. Gero eta atzerago gaudelako seinale.

Ez dakit Estatu Batuetako edo Erresuma Batuko gobernuburu izateko aukera errealak badituzten, baina Bernie Sanders eta Jeremy Corbyn beren herrialdeetako ezkerreko erreferente nagusiak dira, gaur egun. Biek ala biek izan dute, duela gutxi, zergen aldeko jarrera argia, edo, hobeto esan, zergak ez ordaintzeko trikimailutan dabiltzan enpresa handien kontrakoa. Sandersek salatu du, adibide adierazgarri batekin, Netflixek zergetan pagatzen duena harpidedun batek pagatzen duena baino gutxiago dela. Jeff Bezosek, Amazonen jabea eta munduko gizon aberatsena omen denak, txiroentzako ia ehun milioi libera dohaintzan eman dituela jakinarazi duten hedabide zuritzaileen notiziaren aurrean Jeremy Corbynek argitu du kopuru hori Bezosen jabegoen %0,09 dela eta hobe lukeela zergak behar bezala pagatuko balitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.