Angel Erro.
JIRA

Erreformak

2020ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Mundu guztiak ez du jakinen, nik neuk ere, gaurkotasunari jarraitu ohi badiot ere, ez nuen ia gogoan, Vladimir Putinek Errusiar Federazioaren presidente eta lehen ministroaren karguak txandakatu dituela urteetan zehar, azkenaldian Dmitri Medvedevekin, halako moldez non bata bestearen aurreko eta ondorengoa baitira karguan, hots, txandakatze baino txirikordatze perfektu batean. Jende askok ez daki edo ez du ia gogoan, dagoen karguan egonda ere, izan presidentea ala izan lehen ministroa, inork zalantza egiten ez duelako Errusian agintea nork duen. Hurrengo legealdian (Putinek erreforma politiko bat iragarri eta jarraian Medvedevek eta gobernu osoak dimisioa eman dute) Putinek bere buruari ematen dion kargua edozein izanda ere, inork ez du dudarik egiten aginteari atxikiko diola, dena den. Bitxia da mendebaldeko sozialdemokrazietan horrelakoak kritikatu ohi direlako, are, berrikiago, estatu kolpeak zuritzeko balio izan dutelako, Hego Amerikako presidenteak karguan betikotzeko arriskua maiz aipatzen da teleberrietan, non askotan, lehen momentutik, aukeratu berri, diktadoreen tikak ikusten dizkioten. Konstituzioa erreformatzeko proiektua dei modukoa izaten da tankeak sar daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.