Angel Erro.
JIRA

Eskumenak

2020ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Antza, Gizarte Segurantzaren eskumena eskualdatuko da, EAEko Jaurlaritzara pasatuta. Hauteskundeak hurbildu eta eskumenen dantza hastea, guztia izaten da bat. Hala pentsatu dute askok. Betiko leloa dela. Espainiako estatuak negoziazio amu moduan erabiltzen ditu eskumenak. Berez, legez, konstituzio sakrosantuaren arabera erkidegoei dagokiena xuhurtzen die, guztiak eskualdatu ondoren, azenariorik gabe, makila soilarekin geldituko bailitzateke. Estatuaren birzentralizazio prozesuan, gainera, eskumenen eskualdatzea probokaziotzat, traiziotzat hartzen du eskuin espainiarrak, eta Espainiako ezkerraren tradizio luzeak haien nahietara makurtzea dakar. Horregatik guztiagatik, eskumenen eskualdatzeekin eszeptiko agertzea jarrerarik zuhurrena izaten da.

Oraingoan, baina, beste faktore bat gehitzen zaio ekuazioari, nire ustez, fidakorragoa izatera bultzatuko nindukeena. Zaldibarreko hondakindegiarekin du zerikusia. Ingurumeneko sailburua PSEkoa da eta arazo itzelezko honetan saiheska jartzen ari da, ea inork ez duen gogoratzen gobernu taldean sozialistek ere erantzukizun dutela. Egia guztia azalera agertuko da azkenean, gordetzen ari den guztia. Baina, bitartean, kaka pardelen prezioa kobratu egiten da. Do ut taceas.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.