Angel Erro.
JIRA

Haikugintza

2020ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Material poetiko guztietatik haikuak dira bai olerkariei bai irakurleei kalte handiena egin ahal diena. Dosi txikietan ere letala izan daiteke. Itxialdi hau, baina, droga gogorretara emateko aukera ezin hobea izan daiteke. Orain ez bada, noiz? Eta hala egin dut nik ere. Prebentziozko neurri batzuk hartuta, hori bai. Haikuaren bertso-lerroak nik asmatu beharrean, etxean ditudan liburuen izenburuek osatu behar zuten. Katalanez jarduten duen idazle huescatar bati kopiatu diot ideia. Frantsesez osatu dut lehena (Sodome et Gomorrhe / Comment parler des lieux ou l'on n'a pas ete? / Je m'en vais), Proust, Bayard eta Echenozen liburu bana erabilita. Gaztelaniaz bi; gehien gustatzen zaidana, euskal idazle biren ekarpena daukalako agian: (Si quieres, puedes quedarte aquĆ­ / Como si todo hubiera pasado / Juventud y otros cuentos), Txani Rodriguez, Iban Zaldua eta Joseph Conraden laguntzarekin.

Zoritxarrez, itxialdia egiten ari naizen etxean euskarazko liburu gutxi ditut, haiku minimoki ederra osatzeko ez nahikoak. Eskerrak laguntzera etorri zaizkidan Luistxo Fernandez (Hitza bide, bizia xede / 1362 km. euri / Sortalde urrutia) eta Mikel Belasko (Odol hotzean / Han-hemengo jendea / Maite nuen).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.