Angel Erro.
JIRA

Hausnarketa eguna

2020ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Arrebak atzo esan zidan maletak prestatu behar zituela. Nora joateko, nik. Inora ez, berak, jakina, baina bertan behera utzi behar izan dugun bidaia egiten dugulako fantasian entretenituta egoteko hurrengo hamar egunetan. Suposatzen dut orduotan hegazkinaren zain egonen direla, edo hotelean kokatuta, pistinarako prestatzen. Nik, atzo, errieta egin ez, baina aditzera eman nion hori jolasa urrutiegira eramatea ez ote zen. Halere, iristean deitzeko. Nik neuk askotan irudikatzen dut zer egiten ari den Covid-19rik gabeko dimentsioko ni-a. Sakelako agendan ez ditut ezabatu lehenagotiko hitzordu orain ezinezkoak, eta, tarteka, haiei begira harrapatzen dut neure burua. Motxilarik prestatu edo kalerako jantzi gabe, oraindik.

Arrebaren muturreko ariketa horri jarraituta, gaur euskaldun askok, hiru probintziatakoak, hausnarketa egunean egonen ziren, gogoetatsu, hauteskunde bezperako tranpolinean. Bihar ezinen da botorik eman, baina hausnarketa egin bai. Hamar minutuz. Bozkarik ezin da gaur eskatu. Neutraltasun antza gorde beharra dago. Ez egin tranparik. Proposatzen dut arabarrek, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek pentsa dezaten bihar bozkatuko zutena eta bihar bozkatzeko asmoa zutena berbera ote den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.