Angel Erro.
JIRA

Vascantabrioja

2020ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Gorroto diozun horrek zutaz paso egiten duela egiaztatzea ez da esperientzia xamurra. Horregatik penatuta nago UPN Eusko Jaurlaritzak Nafarroa bereganatu nahi duelako teman ikusita. Aste honetan bertan txio bat zabaldu dute, espantuka, nafar sozialistek ETB3 Nafarroa osoan ikusteko aukerari bide emanen omen diotelako. Teleberriren aurrean irudikatzen ditut (gorrotoa elikatu behar delako) suminez beteta, hirugarren fase honetan EAEren ondoko erkidegoen mugak irekitzearen inguruko notizietan Nafarroaz hirugarren postuan hitz egiten dela ikusita (ez dagoelako EAErekin mugakidea den laugarren autonomia erkidegorik). Iparraldeaz hitzik ez. Aitortu behar dut ni neu ere ezustean harrapatu nauela Kantabriarekiko jaidurak eta euskal lurraldetasunarekiko ezaxolak. Agian egia da epidemiak ageriagoan utzi dituela benetako lehentasunak. Lasai egon daitezke beldurtiak, nazio eraikuntza ez doa batzuek uste zuten ildotik. Ez du euskarak herria eraikiko. Bigarren etxebizitzek baizik. Azkenean errentagarriagoa eta erosoagoa izan daiteke Comunidad Vascantabrioja baten alde indarrak batzea.

Ez nau nafar gisa kontsolatzen euskarafoboek oina galgatik altxa lezaketela pentsatzeak. Gorrotoa beti izan da beren buruari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.