Angel Erro.
JIRA

Liburuarena (I)

2020ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Papera birziklatzeko edukiontzi baten gainean norbaitek liburu bat utzia zuen. Hurbildu naiz, ezin baitiot eutsi izenburua ikusteko jakin-minari. Kategoriako liburua da. Etxera eraman ez eraman ibili naiz tarte batez. Alde batetik, COVIDaren garai honetan kaleko ezer ez ukitzera bultzatzen gaitu; hamalau eguneko koarentena (edo dagoeneko hamar egun dira?) ezarri beharko nioke liburuari eta hura irakurtzeko nire gogoari. Teorian. Gainera, Aritz Galarragak Argia-ko azken alean azaldutako espazio arazoa hor dago beti. Gero eta etxebizitza txikiagoetara aldatzeko joera historikoak gero eta liburu gehiago metatzearekin talka egin eta dagoeneko liburu (eta disko) parrasta bat kartoizko kutxetan sartua dut trastelekutik noiz erreskatatuko. Baina, bestetik, egun euritsuak ugaritzen hasi dira eta lastima litzateke hor utzi, ni bezain paseatzaile dudatien ezaxolaren menturan, eta bustita lorrintzea. Orduan bai eta betiko alferrik galdua. Baina lehor ere, zer gutxi balio duen abandonatutako liburu batek. Esanguratsua da, batzuetan kartelen bidez jakinarazten dutenez, liburutegiek ere liburu donaziorik ez onartzea.

Ia gizatasun keinu batean hartu dut edukiontziaren gainetik eta irekitzean zera topatu dut…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.