Angel Erro.
JIRA

Habanako lorategia

2020ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Ohituta nago, edo ohitzen hasita, Joseba Sarrionandia kaskazuriaren irudira. Haren ahotsera lehenago ohitu nintzen; Hau da ene ondasun guzia disko-liburua maiz aditu dut orain 21 urte merkaturatu zutenetik. Ez nago hain ohituta, berriz, bi inputak batera jasotzera, iurretarra hitz egiten ikustera. Argitzearren:erbestean bera bisitatu ez duten idazle gutxietakoa izanen naiz. Horregatik ezustean harrapatu nau Habanako lorategi batetik Pamielak plazaratutako bere azken liburua, Gauzak direna balira, aurkezteko zabaldu duten bideoak. Ahaztutako zerbait gogoratuko bazenu bezalako harridurak hartu nau. Iritsi naiz komunitate baten partaide sentitzen delako euskaraz idazten duela esaten duen pasartera. Ulertzen denez, euskaldungoaz ari da. Neure buruari galdetu diot errazagoa ote den atzerritik sentitzea komunitate baten partaide. Ez dut argi. Zin egiten dizut galdera etorri zaidala ni ere Euskal Herritik kanpo nabilela ohartu gabe. Esan nahi dut beharbada galdera neure buruan bertan dudala. Gero oroitu naiz Veronako pizzeria batean bi laguni aitortu niela gay naizelako baizik ez dudala idazten. Horrek ez dakit non uzten nauen. Esklusibotasun edo partaidetza horrek zerikusirik duen euskaraz idaztearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.