Angel Erro.
JIRA

Indiakoa

2021eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Edozein herrialde egon zitekeen Indiako egoera berean, gaztigatu du Osasunaren Mundu Erakundeak. Edozein. Lekutan ematen du dagoela India. Nik dagoeneko entzun diet jubilatu pare bati Indiaz mintzo. Berrehun mila hil direla egun bakarrean, batak. Besteak asko dela baina mila milioi indiar direla eta proportzioan ez dela hainbeste. Urrutiko ezbeharra kasu honetan lau, gertukoa hamalau. Nik bitartean kalkuluak egin ditut eta gainpopulazioa gorabehera ikaragarrizko kopurua da hura, ikaragarriaren hitzez hitzezko adieran.

COVIDaren aldaera bakoitza jatorriko herrialdearekin hain hertsiki lotzeak, izendatzeko baliatzeraino, ondorio psikologiko txarra izaten du, bertako biztanle edo etorkinak jotzen ditugula kutsatzaile posible nagusitzat, baita aldaera munduan aski hedatu denean ere, horrek ekar ditzakeen arrazismo kasuekin. Begiratu oraindik ere AEBetan asiar jatorriko herritarrei nola jazartzen dieten. Iruñean bertan nik neuk entzun diot adineko andre bati txinatarren dendetara berriz ez sartzeko asmoa.

Indian pobrezia egoera orokortu batera gehitzen zaio oraingoa. Beste drama bat ere bizi dute. Txerto gehien ekoizten duen herrialdean txerto eskasia dago, kanporako dira-eta. Beste drama bat, berez betikoa dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.