Angel Erro.
JIRA

Sanferminez

2021eko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Dagoeneko bi egun joan dira Iruñeko Udaletxe plazan txupinazorik bota ez zenetik. Aurten ohiko ospakizuna ordezkatu dute lagunek Whatsapp bidez bidalitako mezu triste bezain itxaropentsuek (ez gutxi oporlekuetatik igorriak). Aldi berean iskanbilatsu egon beharreko bazterrak zeinen hutsik eta maxkal dauden erakusten duten argazkiak nonahi.

Normaltasuna saldu nahi dute, zuhurtzia, euskal jaietako lehena edo lehenetarikoa den hau eredurako balioko balu. Baina antzezpen hutsa da. Urtebete du ez-jaien kontzeptuak eta ongi asmatua da. Ez da gauza bera bestarik ez egotea edo ez-bestak egotea. Iruñean ibiltzea aski da ohartzeko. Beste hirietan ere sarri. Antzezpen hutsa da. Ustezko normaltasunari lagunduko lioke zerbitzu publikoak irekita baleude. Gaur, uztailaren zortzian, zergatik ezin naiz San Frantzisko plazako liburutegira joan (ez gaur, ez bihar, ez uztailaren 15era arteko edozein egunetan)? Zergatik ezin naiz datorren astera arte ospitaleko farmaziara joan bertan jaso ohi ditudan sendagaien bila? Zergatik dira tabernak itxita aurkituko ez ditudala ziur dakidan toki bakarrak? Halere, kontuz ibiltzeko eta arduratsu izateko erretolika nonahi.

Lagunek kexati hutsa naizela esaten didate (ez gutxik oporlekuetatik).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.