Angel Erro.
JIRA

Kuadrillako bazkaria

2021eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Iruñeko kuadrillakook dagoeneko erabaki dugu zer egunetan eginen dugun datorren urteko sanferminetako ohiko bazkaria: uztailaren 16an. Oraindik itxi ez dugun arren zer jatetxetan. Hau ez da, berez, Enrique Maia alkateak uztaileko festak hiru egunetan luzatzeko izan duen ateraldiarekin, edo alkatearekin berarekin, ados gaudelako, baizik eta oposizioak erokeria geldiarazteko berriz erakutsiko duen ezinaren jakitun garelako.

Herrikideek nahi izandako udalburua dugu, bai, baina ez dezagun ahaztu (hurrengo batean saihesteko balioko baligu) Maiak kargua hartzean eta bertan jarraitzeko Esporrinen PSNk edo hauteskundeetara zerrenda bereiziak aurkeztean ordezkapenik lortu ez zuten Ezker Batuak eta Podemosek izan duten erantzukizuna, eta beharbada ez haiek bakarrik. Eta herritarrek (eta alderdien utzikeriak) nahi izandako auzapez honek ohitu gaitu bazkal edo afalondoko edozein burutazio gauzatuta ikustera, ustez eta ezerk fakturarik pasaraziko ez diolakoan.

Nire herrikideekiko (eta oposizioaren alderdiekiko) etsipen handia hartuko nuke hemendik bi urtetara alkate jarraitzeko gehiengo nahikoa lortuko balu. Ostalaritzaren eta parranda errazaren aldeko jarrera ayusista honek kudeaketa erratiko eta ezgauza ezkutatzeko balioko balio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.