Angel Erro.
JIRA

Martxoaren 8ak

2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Aurreko urteetan gaurko egunaz zer idatzi dudan arakatzeari ekin diot. Ustekabea izan da ohartzea iaz ez nuela aipatu ere egin. Aurtengorako pentsatuta neukan sotilezia iaz baliatu nuen! Hori bai, andre bati eskaini nion Pianista izeneko zutabea, orduan ikusitako Nina Simoneri buruzko dokumentalak eraginda. 2018rako eginda izanen nuke aliatua izateko moduari buruzko gogoeta.

Aurreko urtean, 2017ko martxoaren 8ko zutabean, espezifikatu nuena, hain zuzen, Martxoak 8 izeneko zutabe nabarmenegian. «Borroka eguna da gaur. Hartan lagungarri nola gerta naitekeen hausnartzeko eguna ere bai. Horixe izanen dut gaur borroka egiteko modua», hitzekin hasten zen. Gutxienez aurreko urtetik etorriko zitzaidan kezka.

2016an biharamunean, martxoaren 9an, idatzi nuen, zorrotz ustean, Martxoak 8 izeneko nire bigarren zutabea. Bertan salatzen nuen, Gorka Bereziartuarekin eta Lander Garrorekin bat eginez (hirurok gizonezko), aurreko eguneko #martxoak8 traola gizonen ekarpenez bete zela.

Orduan seguruenik ez nuen gogoan izanen 2014an ere biharamunean idatzi nuela, 9an, Martxoaren 8 izeneko zutabea, gaurtik ikusi eta irakurrita ezer ulertzen ez nuela argi uzten duena. Gutxinaka ari naiz. Oraindik ari naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.