Angel Erro.
JIRA

Bular neurria

2019ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Euskarak, oro har,genero markarik ez edukitzeak baditu, tarteka, bere abantailak. BERRIAko notizia irakurriena, atzo, bitxi xamar suertatu zitzaidan, interes berezirik gabea, euskarak, oro har, genero markarik ez izateari esker. «Gutxieneko bular neurria galdegin dute Nafarroako Zirkuiturako lan eskaintza batean», eta, pixka bat ezjakinarena egin dudalako ere bai, jarraitu dut periodikoko notizia euskaratua irakurtzen, denok euskaraz biziko bagina, ezjakinarena gehiagotan eginen bagenu, zoriontsuagoa izanen ote ginatekeen buruan jiraka. «Ezinbestekoa bularreko 95 ala 110eko neurria izatea». Nik halakoa dut. Petxu zabalekoa naiz. Ibon Sarasolak esanaraziko zidanez, barrunbe toraziko edo bular kaiola handikoa naiz eta ez zitzaidan gaizki etorriko lan eskaintzaren berrehun euroko dirusaria. Baina, zoritxarrez, munduan ezin diogu luze eutsi (euskaraz badihardugu) elebakartasunaren eta (matxismoaz ari bagara) ezjakintasunaren simulakroari. Begien aurrean jotzen diguten errealitateak dira biak ala biak. Ez naiz konparazioak egiten ari. Lan eskaintza gaztelania hutsez argitaratu da, eta titi handiko emakume objektuak bilatzen ari dira, besterik gabe. Besterik gabe eta, larriagoa dena, oraindik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.