Angel Erro.
JIRA

Jarraituko du

2020ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Iruña-Veleiaren kasuaren epaiketa abiatu zen egunean, horri buruzko zutabea idatzi nuenez gero, neurri batean, neure burua behartuta ikusi dut, epaiketa amaitu den honetan, gaia berrartzera. Aitortu behar dut ez diodala auziari jarraitu hasiera batean espero nuen ikusminarekin. Uste dut Netflixeko telesaila atera arte egon naitekeela; sinetsita nagoelako, egungo joera nagusiei jarraituta, Iruña Veleiari buruzko telesailaren ardatza epaiketa izanen dela, dagozkien flashback eta, behar izanez gero, flashforward-ekin. Eskertzekoa litzateke azken atalean ikusleari argibideren bat eskaintzea. Fikzioak tarteka kontsolabide hori ematen digu, ekoizleek gidoilariak denboraldi berriak egitera behartzen ez dituzten bitartean. Epaiketaren atzoko azken saioa, berriz, bizitza errealari dagokio, Euskal Herriko eztabaidatxoen azpisekzioan, eta hor, epailearen presentzia solemneak kontrakoa iradoki arren, ez dira The End txartelak hain erraz zabaltzen. Iruña-Veleiakoa, sententziak dioena dioela, gure artean gelditzera etorri da. Eztabaidek, zalantzek, adibideek eta kontraadibideek, erakustaldiek, konspirazioaren zurrumurruek, Juan Martin Elexpururen defentsak, filologoen argudio zailek jarraituko dute, luze.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.