Angel Erro.
JIRA

Bokazioa

2020ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Bigarren aldiz oso denbora gutxian topatu naiz bokazio hitzarekin.Lehenengoa oraindik argira eman ez den elkarrizketa batean. Bigarren agerpena inplizitua izan da, Iñaki Artolaren ahoan, beste elkarrizketa batean, pilotaria ez izatera, zer izan nahiko lukeen galdetu diotenean: berak erantzun du parrandazale handia izan nahiko lukeela. Zer esanik ez, ezin bestela, Artolaren erantzunak garaitzen du nirea. Bokazioaren benetako izaeraz pentsarazten du, gainera.

Sinetsarazi digute bokazioak agindutakoan lan egiten duenak bere bizi helburuak bete dituela, zoriontsua dela, ez duela kexatzekorik, batez ere, gogoz kontra, gustukoa ez duen lanbide batean jardun behar duenaren aldean. Hor tranpa bat dago. Bokazioaren galdera bideratua da beti. Modu batera edo bestera produktiboa den zerbait aipatu behar da bokazio gisa. Batzuetan haur garaian kaskoan sartu zaigun lanbide gogokoena bihurtzen dugu bokazioa, tema horretan jarraitzera behartuta, pertsona ustiatuak edo frustratuak izan gaitezkeela geure buruari ez aitortzeko irtenbide. Lanaren besterentzearen muturreko adibidea izaten da, norbera sinetsita egotea hobbya bihurtu duela lanbide. Bestelako erantzunak («bokazioa lanik ez egitea dut») txistearen bidean utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.