Angel Erro.
JIRA

Ezkorra

2020ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Lagun batek esan dit begiak irekitzeko, ez al zaidan susmagarriegia Espainiako Gobernuko alderdi nagusia zeinen erraz onartzen ari den gobernukideen eskaera ia guztiak, zeinen erraz negoziatu duen «nazionalista euskaldun eta katalanekin». Lagunaren ustez, behin aurrekontu berriak eskutan izanda, hemendik urtebete baino lehen, Podemos lasai bota dezakete Moncloatik, eta geometria aldakorreko jolasetara guztiz eman beren burua, nazioa saltzen eta Espainiaren etsaiekin hitzarmenak egiten ari direlako salaketa uxatzen saiatuta, hurrengo hauteskundeei begira.

Nik aurre egin diot, kontraargudioak aurkeztuta, jokaldi hori makur ateratzeko hamaika bideak erakutsita, batez ere, atzoko zutabean azaldu bezala, nire baikortasun estreinatu berria hain azkar ez suntsitzeko. Zergatik ezin genuke fasez aldatu? Min gehien egin ahal didan zaurian sartu du berak, jarraian, atzamarra. «Eta Nafarroan gauza bera. Esaten dizut nik. Kalkulagailua dute eskuan. Kronometroa ere bai. Batez ere Navarra Sumako hirurak banatzeko formularen atzean, hurrengo legealdia merkatzeko, eta badakite ezker abertzaleari betoa jartzearen truke besteak edozer emateko prest egon daitezela. Ireki begiak».

Ezkorrek beti izan ohi dute hogeita hamaika eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.