Angel Erro.
JIRA

Gauza bitxiak

2021eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Gauza bitxi askoak egiten dituzte etorkinek (berez gauza bitxiak egiten dituzte gutxiengoen partaide guztiek). Hiru hil dira Ziburun tren batek harrapatuta. Notizia irakurri eta jende normalak (gauza bitxirik egin behar ez duenak), harrituta, galdetuko du: «baina nori bururatuko?», «ez dira arriskuaz ohartu?», «zertan ibiliko ziren hor?». Bide ezkutu argirik gabeko hori poliziak ikus ez zitzan hartu zutela esanda ere, erraza da jende normala bekain altxatuta irudikatzea.

Migratzaileek (berez gutxiengoen partaide guztiek) gauza xelebreak egiten dituzte, bai, baina batez ere gauza susmagarriak. «Zerbait eginen zuten, edo zerbait egiteko asmoz egonen ziren, poliziatik ihesean ibili behar bazuten, isil-gordeka; jende normalak (gauza sumagarririk egin behar ez duenak) ez die poliziaren kontrolei zertan beldurrik izan, ez dute toki ilun eta jendegabeetan ibili behar, ez dizute haiekin kalean topatzean espaloiz aldatzeko gogoa pizten, edo, badaezpada, poliziari abisu emateko gogoa. «Egun on, gizon talde susmagarri bat dago gure kalean, gauza xelebreak egiten ari dira; ez, ez; baina badaezpada deitu dizuet, beste norbaitek egin baino lehen, deitoratzekorik gertatu baino lehen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.