Angel Erro.
JIRA

Tribukoak

2018ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Ipar Sentinel irlako tribu isolatuko kideek arrotz bat hurbiltzean zer sentitu ahal duten norbaitek baldin badaki, horiek gara gu, mendebaldarrok, hainbeste filmetan ikusi ditugu, edo zibilizatuagoek hainbeste antropologiari buruzko dokumentaletan, antzeko egoerak. Horregatik notizia bihurtu dugu, espantu handiz, estatubatuar misiolari bat haiengana iritsi eta tribukoek hil izana. Hedabideek zorotzat edo fanatikotzat jotzen dute amerikarra, mendeetako kolonialismoa (eta Josep Borrellen adierazpenak) tazituki gaitzetsiz. Irakurleak bideratzeko, badaezpada, isolamenduak eragindako sistema immunoeskasiagatik tribukoak erraz kutsa daitezela argitzen dute.

Bere egunerokoan «Satanen gotorlekua, Jainkoaren izena oraindik aditu gabekoa», deitzen dio misiolariak irlari, egunkariek, tipoaren pitzaduraz ohar gaitezen, zabaldu dutenez, baina aldi berean tribua planeta osoan etsaikeria handienekoa eta liskarzaleena dela idatzi dute, kalifikatzaileok geure buruari aplikagarriagoak liratekeen arren, guk, mendebaldarrok, menperatu eta menperatzaile ohiok, geure burua ezagutzeko dugun gaitasun gutxi erakutsita.

Guztia aintzat hartuta, beharbada Ipar Sentineleko biztanleak dira gu hobekien ezagutzen gaituztenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.