Angel Erro.
JIRA

Hitzaldi bat

2019ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Hitzaldi batean izan naiz aste honetan, ostegunean. Iruñeko Hizkuntza Eskolako areto publikoan Borja Ariztimuñok eskaini zizkigun, aditu moduan, hobekien ezagutzen duen jakintza arlotik, pintzelkada batzuk, euskararen jatorria hizpide. Aitortu behar dut zenbait momentutan barreiatu nintzela, hain nengoen pozik halako hitzaldi batean egoteaz. Azkenaldian modan dauden hitzaldiak, edo nik behintzat maizen ikusten ditudanak, oso bestelakoak iruditzen zaizkit oro har.

Hitzaldi askotara, ezagutza eremu jakin bat zabaldu edo jendarteratu gabe, sermoien bila joaten gara. Ez hizlariaren erruagatik, sermoi zibilak izateko asmoarekin antolatuta baitaude hasieratik. Hitzaldi askotan hizlaria ez da gehien dakiena, gehien motibatuta dagoena baizik, suharra hobekien helaraziko diena hor bildutakoei, edo denek lehenagotik dituzten ideiak hobekien artikulatzen dakiena. Ez dut esaten bigarren hauek behar ez direnik, gizarteak, ezkerrak, herriak, hiztun komunitateak zer bide hartu behar duen planteatzen dutenak, hizlari sortzaileak, erretorikaren pieza adierazgarriak, tropoez edertuak. Baina, tarteka, bestelako hitzaldi batean, akademikoagoan, gure ezjakinaren mugen zabala berritzen digunetakoan, egotea merezi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.