Angel Erro.
JIRA

Jokaldia

2020ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Ez dut jokaldia oso ongi ulertu. Ez geunden ados trafiko eskumen osoak Nafarroak berreskuratzea alderdi guztiok (oraintsu arte) eskatutako kontua zela? Ez zegoen UPN bere kontraesanek harrapatuta? Ez zen hura Navarra Suman urradura eragiteko moduko ezpala? Izan ere, koaliziokideen arteko lehen boz dibergentea eragin du gaiak.

Egia da, berez, eraginkorra ematen duela, kanpoan saltzeko batez ere, trafiko eskumenak foruzaingoaren esku gelditzea guardia zibilak erkidegotik kanporatzea esan nahi duelako ideiak, hots, ia jazarpen ideologikoa delako iradokizunak. Baina nik uste nuen bata bestearekin lotzearen kontrako pedagogia ongi egiten ari zela, Nafarroan inor gutxik erosten duen ideia dela. Asteburuan egindako manifestazioa Madrilen editatutako egunkari eta teleberrien bazka zela. Horregatik diot ez dudala ongi ulertu Espainiako Gobernuaren ordezkari nafarrak iragarri duen 200 guardia zibil gehiagoren etorrera, Nafarroako Gobernuak txalotua. Ez dirudi, sozialisten aldetik, azkarregia, eskuinaren jokaleku teorikoan tantoa egin nahi izateak. Etor daitezela, baina, gutxienez, azaldu beharko digute zertarako, nafarrek ordainduko ditugunez gero, batez ere lan gutxiago egin beharko omen dutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.