JIRA

Herri hau

Angel Erro.
2020ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Zenbait herriren sarreran panel bat egoten da, herrira sartzen den orori iragartzen diona, esaterako, herri honek eraso sexistarik onartzen ez duela, edo herri hau euskalduna dela, edo herri honek emisio nuklearrik ez du, eta abar. Suposatzen dut guztietan udalbatzaren erabaki batek jarrarazi dituela, ez herritar guztien izenean, baina bai gehiengoarenean. Edonola, gehiengo horretatik kanpo dagoenak, beste sentsibilitate batekoa izan arren, ez ditu bere giza eskubide minimoak erasota ikusten. Hor dago, nik uste, alde nagusia, Poloniako eta Hungariako hainbat herritan gertatzen ari denarekin. Poloniako ehun udalerri baino gehiago eta hiru herrialde LGTBIren kontrako zona deklaratu dira, «Herri hau LGTBrik gabekoa da» bezalako panelak jarrita, garai batean «Herri hau juduetatik libre da» paratzen zuten modu eta asmo berdinarekin. Kasu horietan gutxiengoaren eskubideen kontrako adierazpen eta intentzio aitortza hutsa da. Herrian lesbiana, gay, transexual eta bisexualak egonen dira (estatistika hutsa da), baina haien giza eskubideen eta integritatearen kontra gaude. Zerbait egin behar da. Europar Batasunetik botatzea, diote batzuek. Horretarako sikiera balioko balu Europa museistiko eta dekadente honek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.